Tag: M21

21
mar

MARTXOAK 21, ARRAZA-DISKRIMINAZIOA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, 2017ko  martxoak 21a, Arraza Bereizkeriaren Desagertzearen Aldeko Nazioarteko Egunean, KOLORE GUZTIAK KULTUR ARTEKO ELKARTETIK, etnia dela eta emakumeek jasaten duten bortizkeria fisiko zein sinbolikoa ikusarazi eta salatu nahi dugu. Bereziki, bere jatorriko herrialdea utzi eta bizitza duin baten bila beste testuinguru geografikoa batetara doazen emakumeek jasaten duten bortizkeria.

Gure elkartearen aburuz, migrazioa antolaketa sozial, ekonomiko, politiko eta kultural zehatz batetan oinarritzen den fenomenoa soziala da. Natiboak ez diren norbanakoen definizio, klasifikazio eta estigmatizaziotik abiatuta, ezberdintasun sozialean oinarritutako jendarte harremanak eraikitzen dituena.

Emakumeen kasuan ibilbide migratorioetan bizitako esperientzia gogorrak bereziki bortitzak izaten dira, emakume izate soilagatik errealitate sozial zein kulturalak posizio subordinatu batean kokatzen dituenez. Honek, harrerako herrialdean zapalkuntza eta diskriminazioz beteriko maleta pisutsu bat pairatzera behartuko ditu, beren etnia, klase edo erlijio kondizioa dela eta jasan beharreko zapalkuntzez betea. Ibilbide osoan zehar pairatu beharreko pisua, zeinari aurre egiten dioten ibilbide eta harrerako herrialdean, kasu honetan Euskal Herrian.

KOLORE GUZTIAKen, kolektibo migrantearen aurkako estereotipo eta aurreiritziak haustea, justizia sozialezko betebeharra dela deritzogu. Zehazki Euskal Herrian bizi diren emakume atzerritarrei egozten zaizkien horiek. Horrela beraz, generoa edo beste edozein arrazoiengatik ematen den bereizkeria arraziala salatu eta arbuiatzeko deialdia luzatu nahi dugu.

Helburua erdiesteko, heldu zein gaztetxoentzako bereizkeriaren kontra eta genero berdintasunean oinarritutako balioez osatutako hezkuntza garatzea beharrezkoa deritzogu. Dagokien instituzioen aldetik, entitate edo elkarte lokal, autonomiko zein estatalak, gai honen inguruan inplikazio, kontzientziazio eta konpromiso gehiago beharrezkoa da.

 

FOTO 2

FOTO 3FOTO1puntu_lila

 

14
mar

KOLORE GUZTIAK DICE NO AL RACISMO Y LA XENOFOBIA

Con motivo del Día Internacional contra el Racismo y la Xenofobia, KOLORE GUZTIAK realizará el próximo día 21 de marzo de 2017 varios talleres de sensibilizacion,  entre ellos un mural participativo, en el que las y los jóvenes en riesgo o situación de exclusión social que acompañamos junto con personas de otras organizaciones tendrán la oportunidad de expresar  a través del arte su denuncia ante cualquier tipo de discriminación que pueda darse en la sociedad donostiarra, en la que con motivo del día que celebramos se hará especial hincapié en las asociadas al racismo y la xenofobia.

Las actividades tendrán lugar el sábado 25 de marzo en el  Elkartegunea de Intxaurrondo de 15:00- 18:00h, donde nos uniremos a la defensa y visibilizacion de esta problemática social.

¡OS ESPERAMOS A TODAS Y TODOS!

M21Kartela2017Web