25
nov

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO AITORTZA INSTITUZIONALA

Gaur, azaroaren 25an, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Kolore Guztiak Elkarte Interkulturalak, gure errepulsa adierazi nahi dugu, emakumeen aurkako edozein indarkeriaren aurrean, bai Euskal Herrian edo mundo osoan ere. Genero Indarkeriaren kontrako babes osoko neurrien, Lege Organikoa den 1/2004-ko legearen lehen parrafoan adieraten den bezala, “hau, desberdinatasunaren sinbolo handia da” eta gizarte gisa, porrota handiaren adierazgarri da.

Argi eta garbi kondenatzen ditugu, ia EHUN EMAKUMEEN hilketak (ofizialki aitortuak izan edo ez direnak), 2015urte honetan Espainian igaro direnak, eta baita ereaurreko urteetan gertatutakoak (Espainian, zortzi ehun emakumetik gora 2003az geroztik, osasun Ministerioaren zifra ofizialen arabera, eta horietatik hogeita hamar bat, Euskal Herrian, Emakunderen arabera). Gure oroimen berezia eta elkartasuna eskeini nahi diegu, Maria Ana, Leyre eta Almudenaren senideei, aurten bere bikotekideengatik herailak izan dinenei, Gasteizen, Bilbon eta Erandion.

Hemendik, euskal gizarte osoa animatu nahi dugu, gizon eta emakumeak, bai esparru publikoan edo pribatuan, edonolako jarrera matxista edo indarkeria erasoak denuntzia ditzaten. Horrela, erakutsi dezatela konpromiso aktibo bat, gaitz hau desagertarazteko lankidetza aktibo baten bidez. Horretarako beharrezkoa dugu sentsibilizazio hezkidetzaren bitartez, gazteak hezitzea. Txikitatik identifitu eta denuntziatzeko gaitasuna eduki dezaten, emakumeen aurkako edo zein indarkeriaren aurrean. Eta batez ere, portaera sexistak kabida hartzen ari den nerabeen artean.

Estatu, komunitate autonomo eta herri mailako instituzioguztiei beraien benetako inplikazioa eskatzen diegu, beraien eskuetan dagoen guztia egin dezaten, bai laguntza ekonomiko, material edo humanoa eskeiniz ahalik eta borroka eraginkorrena gauzatuz indarkeria matxistaren aurka.

Gizarte estereotipo faltsuetan ez erortzeko eskaria jarri nahi dugu mahai gainean, non inmigrazioa matxismoarekin edo indarkeria matxistarekin erlazionatzen den. Argi geratu da binomio hau ez dela errealitarearen isla, izan ere datuek argierakusten dute imigrazioaren gorakadak ez duela inondik inora indarkeria matxistaren gorakada ekarri eta hare gehiago esan dezakegu erasotzaileen gehiengo haundiak Espainiar nazionalitatea daukala. Indarkeria mota honek ez du jatorri edo cultura ezberdinetaz ulertzen, indarkeria global bat dela kontsideratzen dugu eta beraz ezin dugu pertsonen jatorrian jarri azpimarra, honek etsaia nor den nahasten lagundu bait dezake.

Amaitzeko, arazo social larri honen aurrean, Euskadik ematen duen erantzuna eredugarria izatea gustatuko litzaiguke komunitate nazional eta internazionalarentzat. Baina eredu honek ezin du estadistika datu soil batzuetan geratu, gure kasuan 2014. urtean indarkeria matxista jasan duten emakumeen tasa estatuko baxuena izan da ere, eredu honek indarkeria matxista guztiz desagerraraztea lortzeko balio izan behar du.

Azaroak 7an estatu mailako mobilizazioetan ozen entzun genuen bezala,

FEMINIZIDIO BAT GEHIAGO ERE EZ!

INDARKERIA MATXISTA GEHIAGORIK EZ!

puntu_lila

bastadeviolencia

Comments ( 0 )

    Leave A Comment

    Your email address will not be published. Required fields are marked *